Harreman funtzioa II: Lokomozio aparatua. Hezurren eta giharren arteko harreman funtzionalak eta antolaketa. Lesioen prebentzioa.
1.- Lokomozio aparatua :
1.1- Funtzioa: Nerbio-sistemak prestatutako erantzun motorrak gauzatzeaz arduratzen da. Gorputzaren barne-euskarria da eta hari esker mugitzen eta ibiltzen gara. Gizakion lokomozio-aparatua bi sistemaz osatuta dago: eskeleto -sistemaz eta gihar-sistemaz.

Eskeleto-sistema:
Giza eskeletoak (gizaki helduarena) 208 hezur ditu.
Lokomozio-aparatuaren alde pasiboa da. Osagaiak: hezurrak, lotailuak(hezurren arteko lotuneak) .
Gorputzaren eskeletoak hiru alde ditu: Burua, enborraeta adarrak.

Gihar-sistema:
Lokomozio-aparatuaren alde aktiboa da. Giharrez eta tendoiez (hezur-gihar loturak) osatuta dago . Sistema honek bizi-funtzioak egiteko behar diren mugimenduak eragiten ditu, jarrera (gorputzarena) mantentzen du eta sentimentuak adierazten ditu (gorputz-keinuz, mimikaz).

![Picture](/uploads/3/9/1/9/39197481/published/giharrak-1.jpg?1486208990)
Jarduera 2:: Giharren izenak identifikatzeko jokua
1.2 Hezur motak
a) Hezur motzak: kubikoak eta borobilak dira; ornoak adibidez.
b) Hezur lauak: plaka edo kurba forma dute;omoplatoa edo eskapula, esternoia eta garezurreko hezurrak bezalakoak.
c) Hezur luzeak : Forma luzea eta zilindrikoa dute; euste eta mugimendu-funtzioak dituzte. Izterrezurra (femur) , humeroa ... mota honeko hezurrak dira. Hezur luzeetan hiru zati bereziten dira:
1.- Diafisia: Hezur luzeen erdiko aldea da, zilindrikoa eta barnean erreten bat dagohezur-muin horiz beteta. Hezur trinkoz egina dago.
2.- Epifisia: Muturreko aldeak dira. Hezur arola da eta mikroganbaretan muin gorria dago; muin gorriak odol-zelulak egiten ditu.
3.- Metafisia: aurreneko bien arteko tarte kartilaginosoa; honi esker, hezur luze batek hazkunde fasea egin dezake. Hazkundea bukatzen denean, metafisiak ixten dira eta hezur bihurtzen dira.
Hezur luze baten zatiak

1.3- Artikulazio (giltzadura) motak :
a) Finkoak (Sinartrosis) : Suturak ere esaten zaie; garezurreko hezurrak, adibidez.
b) Erdimugikorrak: bizkarezurra, adibidez.
c) Mugikorrak (Diartrosis): Artikulazio mota hau osatzen duten hezurren artean era askotako mugimendual egin daitezke; belauna adibidez.
Diartrosis motak:
Artikulazio mugikorretan mugikortasun desberdina lor daiteke, palanka eta euste puntuaren arabera. Diartrosis mota desberdinak; beti mugikorrak dira, baina palanka eta euste puntu desberdinekin :

1.4- Lokomozio-aparatuaren lesiorik sarrienak:
Bizkarezurraren deformazioak:Eskoliosia, Lordosia, Zifosia. |
Eskoliosia: bizkarezurra, aurretik ikusita, S edo C forman okertzen da.
|
|
|
HAUSTURAK
4. Jarduera: Taldeka, ondoko lesio mota bat hautatu behar duzue; fitxategia ireki eta dagoen informazioa irakurri behar duzue.
Orrialde honetan dauden baliabidekin (bideoak, irudiak ..), testu liburuan duzun informazioarekin eta bila dezakezuen informazioarekin, txosten txiki bat prestatuko duzue, helburu honekin:
a) lesioaren deskribaketa. b) Kausa edo jatorria c) Tratamendu, konponbide eta prebentzio neurriak.
Azalpena hamar minutukoa izango da eta beste gelakideen aurrean egingo duzue. Gelan, arbela, ordenagailua eta kainoia prest egongo dira, azalpena behar den bezala eman ahal izateko.

1. Lesio mota
giharrak.pdf |
2. Lesio mota
Meniskoak.pdf |
3. Lesio mota
Bizkarreko mina eta lumbalgia.pdf |
Aholkua: Anatomia ikasterakoan, giza-gorputzaren atlas eta 3D-eredu mugikorrak erabiltzea komenigarria izan daiteke.
Maila honetan, oso aproposak izan daitezke ondoko hiru hauek :
BioDigital Human ( aplikazioan sartzeko erregistroa derrigorrezkoa da, nahiz eta doainekoa izan) :
Zygote Body (erregistrorik gabea)
Body maps (erregistrorik gabea)